Cifra Club

Mundu berria

Betagarri

Aún no tenemos el cifrado de esta canción.

Europako ateak izten dira
Airea bukatzen zaienean
Doverren hirurogei txinatar
Lehen mundura ongi etorriak

Denok ez dugu berdin arnasten
Nork ordaindu zien itzulia?
Ba al zekiten eguzkia beren
Herritik heltzen zaigula?

Hogei gorpu hondartza batean
Bestaldean ez dago geroa
Olatuek estaltzen dituzte
Isuritako malkoak

Zoriontasuna saltzen dugu
Paradisura zatozte
Hemen ilargia ateratzean
Zuen herria da ikusten

Ate bitxiak gure munduan
Non ireki ta non izten dira?
Zenbat bizitza geratu dira
Bueltarik gabeko bidaietan

Miami Cuba Ceuta Gibraltar
Mexiko Texas Disneyland
Mundu berriak suertatzen dira
Garezti xamar benetan

Ooh mundu berria
hurrengo geltokia
Ooh mundu berria
ongi etorriak

Otros videos de esta canción

    Afinación de cifrado

    Afinador online

    OK